XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JAIOTZA Jaiotzari buruzko haurren sinismenakGure Euskal Herriko haurrei jaiotzari buruzko egia desitxuratu egin izan zaie. Gai hau ezkutatzen saiatu izan gara beti eta nagusien artean, honetaz haurren aurrean hitz egitean
Hala ere, herrietan ohikoena zen aita etxean leku berria betetzen zuen anaitxoa erostera hirira joan zela esatea. Gurasoen ogibideek ere papel garrantzitsua betetzen zuten, eta beraietatik zenbait bertsio ateratzen saiatzen ziren, hala nola, menditik ekarri zuela, edo ganaduak zaintzen zegoenean bordan aurkitu zuela.
Inguruko aitzuloek ere bertsiorik harrigarrienak ematen laguntzen zuten. Beste horrenbeste gertatzen zen harrobiarekin, sarritan, aitak han aurkitzen zuela esaten baitzen. Edozein modutan ere, aita zen beti aktore printzipala haur txikia iristen zenerako.
Elgoibarren, Ramon Galdosek kontatu zidanez, mende honen lehenengo urteetan gurasoek haurrak zerutik datozela esaten zieten semeei-alabei. Urte batzutara, Arrateko Amaren Ermitak papel garrantzitsua izan zuen sinismen honetan, pentsatzen baitzen Ama Birjinak han dagoen untzian gordetzen zituela haurrak.